Eleberri honek Andeetako herri bateko bizimodu gogorra kontatzen du. Batetik, bizirauteko elikaduraren eta energiaren autosufizientziaren bilaketa, komunitate gisa lan egitea, bertako materialak erabiltzea, birziklatzea... koherentziaren eta jasangarritasunaren adibidea erakusten du. Bestalde, haurtzarotik gaztarora doan protagonistaren hazkundearen jarraipena egiten du. Aita kartzelan eta amaren eta amonaren hilketaren lekuko izanik, pobrezia, tirania, iruzurra, gerrilla artean... bizi da, adeitasuna eta altruismoa irudikatzen duten pertsonaiekin eta, aitzitik, izua eta injustizia ereiten duten beste batzuekin. “Ekosistema” oso bat.
- Idazlea: Juan Kruz Igerabide
- Irudigilea: Montse Tobella
- Generoa: Narratiba
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: GILTZA
- Edizio urtea: 2010
- Orrialdeak: 233
- Hizkuntza: Euskera


