Irungo 1975 eta 1981eko aldian kokatzen da irakurle helduentzako Juan Kruz Igerabidek aurten kaleratu duen Zangotraba nobela beltza. Bere protagonista gizon guztiz tranpatia da. Bi bulego ditu, bi izaera diferente, baita bi izen ezberdin. Batetik Joxe, Aduenatako agentzia langilea ezagutuko dugu; bestetik, Juan Fernández, bizar-orde eta ileorde beltz daraman pertsona ilun eta gonazalea, espioitza-lanetan aritzen den detektibea. Honen inguruan, Juan Kruz Igerabidek, garai hartan girotuak eta garai hartako ondorio diren pertsonaiak eraikitzen joango da. Edurne, Joxeren bikotea, euskara irakaslea eta feminista; Dionisio sindikalista porrokatua; ama Ixabel, ona eta zintzoa; edota Miren eta Tximinoa, drogaren menpeko bikotea. Guzti hauek, trantsiziora eramango gaituzte egilearen gaztaroaren garaira, trama zirraragarria biziarazteko.
- Idazlea: Juan Kruz Igerabide
- Adina: +16 eta helduak
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2014
- Hizkuntza: Euskera


