Satorra hegan - Juan Kruz Igerabide (GILTZA, 2015) · FIRA

Ekaitza dela eta, urez gainezka dago sator honen tunela, eta bat-batean… Pumba! Sabaia lehertu eta behetik gora irten da hegan gure protagonista, uholdeak sortutako ur korronte batek eramanda aireportura iritsi arte. Baina satortxo txikiak ez du ezertxo ere ikusten eta burdinazko txori erraldoi batzuen burrunba besterik ez du entzuten. Berehala azalduko dio beleak horiek ez direla txoriak, hegazkinak baizik; eta kaio xelebre batek lagunduko dio bere ametsa burutzen: hegan egin! Istorio kutuna Juan Kruz Igerabide eta Patxi Gallegoren lanek eskaintzen digutena oraingo honetan.

  • Idazlea: Juan Kruz Igerabide
  • Irudigilea: Patxi Gallego
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: 8-9
  • Argitaletxea: GILTZA
  • Edizio urtea: 2015
  • Hizkuntza: Euskera
Satorra hegan