Emakume eta gizon baten musuak sortu duen haize-kirria zerura iritsi da eta ilargiak bere masailean lotan zuen ur tanta esnatu du bidai miresgarri bat hasiz. Zerutik jaitsiko da ur tanta eta, gizon eta emakumearen musuak gidatuta, emakumezkoaren sabelaldera iritsiko da zapaburu lehenik, arrain gero, hartz txiki hurrena, eta gizakia azkenik bihurtuta. Bizitzaren eta arimaren misterio handiari buruzko album poetikoa Juan Kruz Igerabidek eskaintzen diguna oraingoan.
- Idazlea: Juan Kruz Igerabide
- Irudigilea: Lorena Martínez Oronoz
- Generoa: Album ilustratua
- Adina: 4-5
- Argitaletxea: TTARTTALO
- Edizio urtea: 2012
- Hizkuntza: Euskera


