Gora eta behera doa okila bere mokoarekin tok-tok-toka bere okiltxo txikiaren jaiotzaren berri emateko. Baina, okiltxo jaioberriak moko-oker eta enborrera eusten ez diren hankak ditu. Nola da posible? Zurgintzarako balio ez duen okila norbere familiaren arbuioa sentitzen du berehala. Bere etxea utzi eta bidaia luze bati ekingo dio bere etxean jaso ez duen maitasun eta onarpenaren bila. Gainditze istorio hunkigarria Juan Kruz Igerabidek ekartzen diguna oraingoan.
- Idazlea: Juan Kruz Igerabide
- Irudigilea: Maite Gurrutxaga
- Generoa: Narratiba
- Adina: 10-11
- Argitaletxea: ALBERDANIA
- Edizio urtea: 2011
- Orrialdeak: 94
- Hizkuntza: Euskera


