Grigorek maite du parkera joatea lagunekin jolastera. Gainera lagun berri duen erlearekin gauza asko egin eta ikasten ari da. Egun batean, aitak, amak, Grigorek eta erleak zoorako bidean ezustea izaten dute. Hemendik aurrera Grigor, filma baten barruan egongo balitz bezala, bizitza, heriotza, laguntasuna eta maitasuna bere zainetatik korrika sentituko ditu eta berebiziko bidaia egingo du ia oharkabean, gure egunerokotasunean gertatzen zaigun moduan, gauza handiak bizi baititugu ia konturatu gabe. Eskerrak erlea bere ondoan dagoen Grigor mutilaren pausuak zaintzen, lagun onek egiten duten moduan.
- Idazlea: Juan Kruz Igerabide
- Irudigilea: Concetta Probanza
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Adiskidetasuna
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: ALBERDANIA
- Edizio urtea: 2018
- Hizkuntza: Euskera


