Poesia bizitzeko beharrezkoa da. Agian ez gara konturatzen eguneroko abiaduran murgilduta gaudelako, baina poesia liburua eskuetara iristen zaigunean, edozein arrazoi dela medio, orduan bere beharraz konturatzen gara. Poesia irakurtzeko erritmo geldoagoa behar da: lasaitasuna, norberarekiko zentzumen guztiak piztuta edukitzea, arreta jarrita. Hortik abiatuta gauzak gertatzen hasten dira: irria, aurkikuntza, azala oilo-ipurdian, hemen hitz-jolasa, nonahi hiztegi aberatsa, soinuak sentiarazteko ahalmena… mundua gelditu egiten da. Eta geldiune horretatik “zerumugari begiratzea abiatzeko bultzada izan daiteke”. Poesiaz gozatzeko oso liburu gomendagarria. Miren Agur Meabe eta Ane Pikazaren elkarlana, maitagarria.
- Idazlea: Miren Agur Meabe
- Irudigilea: Ane Pikaza
- Generoa: Poesia
- Adina: 12-13
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2020
- Orrialdeak: 100
- Hizkuntza: Euskera


