Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962). Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi zituen, eta irakaskuntzan (Bilboko Kirikiño ikastolan) eta euskarazko testuliburugintzan (Giltza argitaletxean) aritu zen hainbat urtetan. Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa, bai poesia.
Nazioarteko topaketeta askotan parte hartu du, Dublin Festival Writers 2003an, Vjlenicako XXI. Literatur Jaialdia (Eslovenia, 2006), Edimburgeko Liburu Jaia (2007), Vienako Cervantes Institutua (2008), Santa Barbarako eta Renoko Basques Studies Center (2008), Frankfurteko Liburu Azoka (2009) eta abar.
Itzulpenak ere egin ditu, besteak beste Bidaia (Francesca Senna, El viaje) gaztelaniatik euskarara; eta Alizia eta antzara-jokoa komikia (Lola del Moral eta Sergio García, Alice et le jeu de l´oie)... Azkenarekin Vitoria-Gasteiz haur itzulpen saria lortu zuen 2017an.
Sari batzuk Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker.
Halaber, Mila magnolia-lore albuma 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan ageri da.