Liburu hau euskal ahozko tradiziotik jasotako formulez, kantez eta poesiez osatua dago eta, horretaz gain, Pello Añorgak berak sorturiko jolasteko poematxoez: hala nola elkar ukitzeko, kilimak egiteko, kulunkatzeko, trostan aritzeko, lo egiteko, esnatzeko, bazkaltzeko, egun bereziak partekatzeko eta abarretarako. Oso haur txikiekin errezitatzeko eta jolasteko da, harremana zein lotura afektiboa indartu dadin helduen eta haurren artean, ahozko komunikazioa sendotuz gainera. Horrez gain, azalean zein azken orrian agertzen den QR kodigoa eskaneatuta, ikus-entzungai izango dituzue liburu honetako pieza guztiak.
- Idazlea: Pello Añorga
- Irudigilea: Maite Rosende
- Generoa: Poesia
- Gaia: Musika
- Adina: 0-3
- Argitaletxea: DENONARTEAN
- Edizio urtea: 2022
- Orrialdeak: 241
- Hizkuntza: Euskera


