Bi istorio zirraragarri Patxi Zubizarretak eskaintzen dizkigunak liburu honetan. Lehendabizikoa Emakume sugearen misterioa, maitasun eta adiskidetasun ipuin laburra, Euskal Herritik Birmaniara eramango gaituenak. Eta bigarrengoa, Jentzi izenekoa, irakurlea India eta Himalaiatik bidaiatzera gonbidatuko duenak. Erdi emakume erdi sugea den izakiaren misterioak, adiskidetasun eta maitasuna medio, aura magikoa duen istorio bat ekarriko digu. Besteak ordea, desagerpen misteriotsu eta abenturaz betetakoa, irakurlearen tentsioa mantenduko du. Bidaia handiak, istorio handiak.
- Idazlea: Patxi Zubizarreta
- Adina: +16 eta helduak
- Argitaletxea: ALBERDANIA
- Edizio urtea: 2018
- Hizkuntza: Euskera


