Ordizian jaio, eta Gasteizen bizi da. Euskal filologia ikasi zuen, baina goiz ekin zion literaturari, irakurle sutsu eta idazle gogotsu gero. Itzultzaile dugu, hedabideetan kolaboratzaile, gidoigile… eta ez du bereizketarik egiten heldu eta gazte-haurren artean. Bere lanetan gizarteko arazoak topatuko dituzu, kritika eta sentimenduak, eta hori adierazteko estilo landua eta musikala darabil.
Bere topaketetan
Ikasleekin egiten dituen saioak gogoko ditu eta hor ere komunikazioa bilatu nahi izaten du: umetan nolako liburuak irakurtzen zituen, idazteko zein material erabiltzen duen, eskuz idazteko zergatik erabiltzen duen tinta berdea, bere liburuak nola itzuli dituzten Korean, Eslovenian edo, hurbilago, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz, eta abarren abarra.
Jasotako sari batzuk:
- Lizardi saria 1991: Matias Ploff-en erabakiak
- Baporea 1993: 1948ko uda
- Euskadi Saria 1997: Gizon izandako mutila
- CCEIren ohorezko saria: Bakarrik eta Buztangabe & Sola y Sincola
- Euskadi Saria 2006: Pantaleon badoa
- IBBYren ohorezko zerrenda 2003: Printze txikia
- IBBYren ohorezko zerrenda 2007: Urrezko giltza
- Ala Delta Saria 2009: El maravilloso viaje de Xía Tenzin
- Euskadi Saria 2010: Xia Tenzinen bidaia miresgarria
- Mikel Zarate Saria 2014: Mundua baloi batean
- Ala Delta Saria 2018: Korri, Kuru, korri!
- Euskadi Saria 2019: Korri, Kuru, korri!
- Lizardi Saria 2021: Zerria
- Euskadi Saria 2023: Zerria
- Espainiako Haur eta Gazte Literatura Sari Nazionala 2023: Zerria