Denetarik topatu ahal dugu 2022ko Zubikarai Saria merezi izan duen eleberri honetan. Insomnioari buruzko erreportajea bezala hasten dena detektibe-nobela bilakatzen da instant batean. Eta ez hori bakarrik, amodiozko harreman baterako tartea ere badu. Guztia hitz jokoz eta herri ipuinez josita, ohituta gaituen moduan. Gasteizko kale elurtuetan kokatutako istorio honek pixkanaka heltzen zaitu erabat harrapatuta sentitzen zaren arte.
- Idazlea: Patxi Zubizarreta
- Generoa: Narratiba
- Adina: +16 eta helduak
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2023
- Orrialdeak: 216
- Hizkuntza: Euskera


