Berriz ere, Patxi Zubizarretak emozio handiko irakurketa izugarri bat eskaintzen digu. Testu bikain eta harmonikoa, atlas edo mundu bola baten laguntzarekin irakurtzeko, ziur aski bidai honetan lagungarri izango direnak. Istorio aunitzeko bidaia, non istorio batzuk beste istorio batzuen barnean dauden; denak latzak, batzuk oraingoak eta beste batzuk iraganekoak, hori bai, bizitza berdina islatzen dutenak: oraingoa eta orain dela 200 edo 300 urtekoa. Ozenki irakurtzeko testu aproposa, partekatzeko eta gai ezberdinen inguruan hitz egiteko, belarriei eta zentzuei oparitzeko; maila honetako testuak irakurtzeko gai ez direnen gustu literarioa lantzeko testu egokia. Dudarik gabe entzuleak disfrutatuko dutena. Hau bai oparia! Haur Literaturako Ala Delta Saria irabazteko irakurketa mereziduna.
- Idazlea: Patxi Zubizarreta
- Irudigilea: Rebeca Luciani
- Generoa: Narratiba
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2018
- Orrialdeak: 85
- Hizkuntza: Euskera


