Zerria - Patxi Zubizarreta (EREIN, 2023) · FIRA

Zerria haginka egiten dizun istorio horietako bat da. Berotze globalaren ondorioz, glaziarrak izotz geruzak galtzen doaz pixkanaka-pixkanaka. Hori dela eta, gorpu batzuk agertu dira Tsanfleuron glaziarrean eta aurkikuntza horren haritik tiraka istorio guztiz ikaragarria deskubritzen joango da irakurlea Bereket glaziologoaren eskutik. Halaber, Zerria ez da thriller moduko kontakizun hutsa, bizi garen gizartearen inguruko hausnarketarako aukera ere bada oso hizkera aberasgarrian azalduta, Zubizarretak ohituta gaituen moduan. Zerriak hainbat sari jaso ditu dagoeneko: Euskadi Literatura Saria 2023, Espainiako Literatura Sari Nazionala 2023 eta XL. Lizardi Saria 2021 Haur eta Gazte Literatura modalitatean.

  • Idazlea: Patxi Zubizarreta
  • Irudigilea: Antton Olariaga
  • Generoa: Narratiba
  • Gaia: LIZARDI Saria
  • Adina: +16 eta helduak
  • Argitaletxea: EREIN
  • Edizio urtea: 2023
  • Orrialdeak: 88
  • Hizkuntza: Euskera
Zerria