Julien Vinsonen hegaldia - Patxi Zubizarreta (ALBERDANIA, 2019) · FIRA

Julien Vinsonen hegaldia

Irakurtzea bizitza bat baino gehiago bizitzeko aukera ezin hobea da. Horixe gertatzen da Julien Vinsonen hegaldia liburua irakurtzen dugunean. Hari nagusia gaur egungo garaian kokatua badago ere, iraganera igotzeko, goratzeko eta aireratzeko parada ematen digu txitean-pitean. Eta ez Julien Vinsonek parte hartu zuen hegaldia gogorarazten digunean soilik, baita herri ipuinak kontatzen direnean ere. Ipuinak, mintzairak bezala, belaunaldi asko eta askoren obra erraldoi eta anonimoak dira. Gainera, istorio honek badu berezia eta erakargarria egiten duen beste osagai bat: euskara bera. Ez bakarrik irakurtzeko garraiatzaile moduan, euskara berak Euskal Herritik kanpo duen erakargarritasuna plazaratzen duelako, irakurlearengan hizkuntzarekiko bestelako ikusmira sortuz. Zubizarretaren esanetan “hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen digu”. Irakurtzeak bezalaxe.

  • Idazlea: Patxi Zubizarreta
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: +16 eta helduak
  • Argitaletxea: ALBERDANIA
  • Edizio urtea: 2019
  • Orrialdeak: 150
  • Hizkuntza: Euskera
Julien Vinsonen hegaldia