Patxi Zubizarretaren hitzak eta Jokin Mitxelenaren irudiek eramango gaituzte, lau liburu osatzen duten bilduma honen istorioetan zehar. Aiert eta Maren dira bilduma honetako protagonistak, baita bi gaztetxo hauekin denbora luze igarotzen duen Joanes artzaina. Izan ere, berarekin biziko dituzte abentura asko. Euskal Herriko paisaia atze-oihaltzat hartuta, lau liburuek gure kultur eta istorioa ehundu duten hainbat kondaira oroimenera ekarriko dizkigute; eta bildumari lotura eta jarraitasuna emango dion Pintore itsuaren ipuina, telenobela baten pasarteen antzera, ezagutuko dugu.
- Idazlea: Patxi Zubizarreta
- Irudigilea: Jokin Mitxelena
- Generoa: Ipuinak
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2019
- Orrialdeak: 23
- Hizkuntza: Euskera


