Mundua baloi batean - Patxi Zubizarreta (ELKAR, 2014) · FIRA

Nikolas eta Kepa aurrez aurre daude. Nikolasek Kepari gola sartu nahi dio karramarro eta kakanarru deitzen duelako. Horretarako atzeraka ibiltzen hasiko da, abiada egokia hartu ahal izateko. Atzeraka eta atzeraka, gelditu gabe, baloia bistatik galdu arte, oso bidaia luzea eta arriskutsua egingo du. Zorionez, hiru aingeru izango ditu bidelagun. Munduari bira eman ostean Nikolas ez da atera zen mutikoa izango. 
Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi du lan honekin Patxi Zubizarretak.
Elena Odriozolaren irudiek istorioa aberasten dute.

  • Idazlea: Patxi Zubizarreta
  • Irudigilea: Elena Odriozola
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: 10-11
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2014
  • Orrialdeak: 80
  • Hizkuntza: Euskera
Mundua baloi batean