Aitortu behar dut Patxi Zubizarretaren liburu bat irekitzen dudanean aurretik gustuko izango dudala pentsatzen dudala beti. Agian, kontatzen dituen istorioak gustatu ohi zaizkidalako izango da, bere pertsonaiek hunkitzen nautelako eta duen idazteko modua eta estilo poetikoa gustuko ditudalako. Beharbada horregatik, bere beste liburuekin gertatzen zaidan moduan, argitaletxeak gomendatzen duen adina baino helduagoentzat egokiagoa iruditzen zait -bakarrik irakurri behar badute behintzat-; ez luzeragatik edo hiztegiagatik, narrazioaren estilo eta jorratzen duen gaiagatik baizik. Hori bai, helduak haurrarekin irakurketa partekatu eta horren inguruan solasten badira, seguru esperientzia atsegina izango dela bientzat. Istorioa, Tibeteko gailurretatik itsasorako zeharkaldia erantzun batzuen bila. Bidaia ederra.
- Idazlea: Patxi Zubizarreta
- Irudigilea: Jacobo Muñiz
- Generoa: Narratiba
- Adina: 10-11
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2009
- Orrialdeak: 91
- Hizkuntza: Euskera


