Eskularru beltzak. Ikasbidaia - Jasone Osoro (ELKAR, 2018) · FIRA

Eskularru beltzak. Ikasbidaia

Euskaldun nerabeen artean oso ezagunak diren gaztetxo hauen abentura berri bat ekartzen digu Jasone Osorok oraingo honetan. Beire, Kar, Lete, Baba, Linda eta Beyoncek Maltara egingo dute ikasbidaia ikasturte amaieran eta honetarako den-dena primeran prestatu beharko dute. Gure protagonisten bizitzak oso egoera ezberdinetan aurkitzen dira momento honetan. Sentimenduak agerikoak dira: urduritasuna, bakartasuna, amodioa… Baina Maltara joateak ez ditu baretuko eta hemendik itzultzean zorigaitz berri batek denak jokoz kanpo utziko ditu.

  • Idazlea: Jasone Osoro
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: 12-13
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2018
  • Orrialdeak: 130
  • Hizkuntza: Euskera
Eskularru beltzak. Ikasbidaia