Jasone Osoro · FIRA

Elgoibartarra da. Informazio zientzietan lizentziatua, zine gidoigintzan gradu ostekoa egin zuen Bartzelonan. Prentsan, irratian eta telebistan aritua, Tentazioak ipuin bildumarekin ekin zion bere literatura ibilbideari (Zazpi kale saria). Haren ondoren etorri ziren Korapiloak (Igartza beka eta Zilarrezko Euskadi saria), Greta eta 12etan bermuta (Agustin Zubikarai saria) eleberriak. Gazte literaturan Jara, Ezekiel eta Eskularru beltzak bildumak eta Festa eleberria ditu, nerabeen artean oso estimatuak direnak eta urtero Juul kanpainan irakurleen gustukoen artean agertzen direnak. ETB1eko Goazen telesaileko bildumako bost liburu ere idatzi zituen: Iritsi gara! Eiderren egunerokoa, Maddiren amona influencerra, Asteburu bat eskiatzen eta New York, New York! Bere azken lana Arrakasta saiakera da. Euskal idazleen lehendakaria izan da. 

Bere topaketetan

Eskoletako saioetan sormenari eta irudimenari buruz hitz egiten du hainbat irudi erabiliz eta ikasleei ikusaraziz guztiok dugula sortzeko gaitasuna. Horrez gain, ikasleek egindako galderei erantzuten die, besteak beste liburu bat sortzeko prozesuaren nondik norakoak azalduz eta lanbide horri buruzkoak kontatuz.

Gomendatutako irakurgaiak:

Maddiren amona influencerra

Maddiren amona influencerra

Jasone Osoro

Alai Zubimendi

Adina: 10-11

Eskularru beltzak. Ikasbidaia

Eskularru beltzak. Ikasbidaia

Jasone Osoro

Adina: 12-13

Ezekiel

Ezekiel

Jasone Osoro

Adina: 12-13

Ezekiel nora ezean

Ezekiel nora ezean

Jasone Osoro

Adina: 12-13

Jara live

Jara live

Jasone Osoro

Adina: 12-13

New York, New York

New York, New York

Jasone Osoro

Alai Zubimendi

Adina: 12-13