Handia Naiz - Pello Añorga (ELKAR, 2014) · FIRA

Igorren amatxo haurdun geratu denetik, gure protagonista txikiak handietan handiena izan nahi du. Izan ere, familiara bera baino txikitxoagoa den haurra laster iritsiko da eta bere lekua lapurtuko dio. Bai amak eta bai aitak, argi izan behar dute bien artean zein den handia eta zein ninia. Horretarako zapata-dendako erakusleihoko zapata plataformadun altuenak erostarazi, etxerako bideko petrilaren gainetik salto eginarazi, edota txokolategiko txurrorik luzeena erostarazi dio aitari. Orduan bai, harro-harro kontatu ahal izan dio bere amari, bera, jaiotzear dagoen ninia baino askoz ere handiagoa dela. Neba-arreben arteko mila urteko bekaizkeri arazoa ikuspegi samur batetik idatzita eta Jokin Mitxelenaren irudien marra lodi-beltz dardariek gidatuta.

  • Idazlea: Pello Añorga
  • Irudigilea: Jokin Mitxelena
  • Generoa: Ipuinak
  • Adina: 6-7
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2014
  • Orrialdeak: 26
  • Hizkuntza: Euskera
Handia Naiz