Holaxe bizi da Xola - Bernardo Atxaga (EREIN, 2023) · FIRA

Nortasun handiko txakurra da Xola. Grogo jaunarekin bizi da eta elkar ulertzen dute primeran, Xolak hitz egiten duelako batez ere. Bost kapituluz osatutako liburu honetan, bost abentura ezberdin biziko ditu Xolak, hala nola, bere burua lehoitzat hartu zuenekoa, basurdeak ehizatzera joan zenekoa edota landetxeko txakur bat ezagutu zuenekoa. Umorea nagusitzen den kontakizun hauetan irakurleak, nahi eta nahi ez, txakur xarmagarri hau maitatzen bukatuko du.

  • Idazlea: Bernardo Atxaga
  • Irudigilea: Mikel Valverde
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: 10-11
  • Argitaletxea: EREIN
  • Edizio urtea: 2023
  • Orrialdeak: 232
  • Hizkuntza: Euskera
Holaxe bizi da Xola