Gasteizen jaio eta bizi da. Arte ederretan lizentziatua. Txikitatik oso gustuko zituen liburuetako ilustrazioak, marraztea eta margotzea. Komikiaren munduan hasi zen eta istorioak argitaratu ditu ondorengo aldizkari eta egunkarietan: El País, Diario Vasco, Gara… eta hainbat argitaletxeekin. Ilustratu zuen lehenengo liburua Xola eta lehoiak, Bernardo Atxagarena, eta geroztik beti ilustratu egin du Haur eta Gazte Literaturan.
Idazteko grina beti izan du. Bere lehen ilustrazio eta idazte lana, Paula en Nueva York, 2005ean argitaratu zuen, eta geroztik hamar izenburu argitaratu ditu Rita protagonista bezala eta hiru izenburu Skaters izenarekin, guzti hauek euskaratuta.
Bere topaketak
Neska mutilekin istorio, irudi eta bidaiei buruz hitz egiten du, baita bidai horietatik sortzen zaizkion ideia, paisai eta pertsonaiei buruz… hau guztia bere liburuetan irudikatzen du. Galderak erantzuten dituen bitartean, arbelean pertsonaiak, paisaiak…marraztu egiten ditu.
Bere topaketetarako, gelan, Vileda arbel bat behar da.
Sariak
- 2017 Ilustrazio Euskadi Saria
- SM fundazioaren Nazioarteko Ilustrazio Saria 2005ean, Paula en Nueva York liburuagatik.