Bi zikoinek iparraldetik hegoaldera urtero egin ohi duten migrazioa beste animalia bitxien istorioak ezagutzeko abiapuntua izango da, zein baino zein harrigarriago eta dibertigarriago. Zapaburu ohiarena, ilargian bukatu zuen zorriarena eta zizare ia-ia hegalariarena izango dira liburuxka honetan topatuko dituzun kontakizunak, besteak beste.
- Idazlea: Iñigo Astiz
- Irudigilea: Mikel Valverde
- Generoa: Narratiba
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: ELKAR
- Edizio urtea: 2024
- Orrialdeak: 76
- Hizkuntza: Euskera


