Kukuaren kantua · FIRA

Kukuaren kantuak uda heltzear dagoela gogorarazten digun moduan, era berean, uda jakin bateko oroitzapenak kolpean etorri zaizkio Martini Jaxintoren heriotzaren berri eman diotenean, oso berezia izan baitzen beretzat uda hura, bion adiskidetasuna orduan hasi zelako. Txoriekiko duten maitasuna dela medio herriko bikote xelebretarikoa osatzen dute, Martin oraindik umea den bitartean Jaxintok hirurogeita hamar urte inguru izango baititu. Gizabideaz hitz egiten duen istorio honek txoriak oraindik maite ez dituenari maitatzen hasteko atea zabaltzen dio. Idoia Garzes Aldazabalen istorio ederra Belatzen irudi zoragarriz lagunduta dator.

  • Idazlea: Idoia Garzes Aldazabal
  • Irudigilea: Mikel Santos "Belatz"
  • Generoa: Narratiba
  • Adina: 12-13
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Edizio urtea: 2023
  • Orrialdeak: 74
  • Hizkuntza: Euskera
Kukuaren kantua