Mikel Santos Belatz 1974an Iruñean jaio zen marrazkilaria da, eta profesionalki ilustrazioa eta komikia lantzen ditu.
Mikel Urmenetaren sormen-taldean lan egiteaz gain, haurrentzako ipuin ugari ilustratu ditu bertako zein nazioarteko argitaletxe ezberdinentzat. Penguin argitaletxe ingelesarentzat egindako lana nabarmenduz, Nightmare Before Christmas lanaren liburu-moldaketa ilustratu zuen Tim Burton beraren gainbegiratzea izan zuena.
Hainbat hizkuntzatako testuliburuak ilustratu ditu eta hainbat komiki sortu ditu, besteak beste, 90 Minutos en El Reyno Osasuna Fundazioarentzat eta Abentura bat hiru garaietan Nafarroako Gobernuarentzat.
2018an Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitzari buruzko eleberri grafikoa argitaratu zuen, El Tesoro de Lucio, gaztelaniaz, euskaraz, galegoz, katalanez, danieraz eta frantsesez argitaratu dena.
Bere topaketan
Ikasleekin hurbila da. Komikiari buruzko saio tematikoa egiten du oinarrizko osagai guztiak erakutsiz: hizketa-burbuilak, binetak, onomatopeiak, esamoldeak, irakurketa-ordena, perspektiba..., eta komikia marrazteko eta antolatzeko jarraibideak ematen ditu marrazteari utzi gabe.
LHko Hirugarren Ziklorako eta DBHrako topaketak.