Urkoren aita lanik gabe geratu zenean etxea saldu eta oporretako belaontzian jarri ziren bizitzen familia. Eskolako mutil berriak, Aitzol harroputzak, denetik egiten zion izorratzeko eta ezizen itsusi bat ere jarri zion: Txirolo. Azkenean, familiak Bartzelonan aurkitu zuen lana eta bizileku berria. Urkok ez zuen joan nahi baina orain gustura dago skatepark onenak dituen hirian, eta lagun berriak egin ditu.
Familiako arazo eta sekretuak, bizitzeko modu desberdinak, ikasleen arteko harremanak, eskola jazarpena,… gai gordinak ukitzen dituen istorioa.
- Idazlea: Maribel Aiertza
- Irudigilea: Manu Ortega
- Generoa: Narratiba
- Adina: 10-11
- Argitaletxea: IBAIZABAL
- Edizio urtea: 2022
- Orrialdeak: 68
- Hizkuntza: Euskera


