Maribel Aiertza · FIRA

Etxebarrikoa jaiotzez, Berriatuan bizi da. Administrari ikasketak egindakoa gaztetxotan hasi zen literatura lehiaketetan parte hartzen. Geroago, Idazkuntza eta Itzulpengintza ikastaroa egin zuen UEUn eta Idazketa literarioa eta profesionala graduondoa Bergarako Idazle eskolan.  
2010ean argitaratu zuen fikziozko lehen liburua, Tigreak hondartzan (Elkar). Ondoren hainbat titulu argitaratu ditu haur eta gazteentzat. 2014an Oihenart Aforismo lehiaketa irabazi zuen eta 2020an eta 2025ean Eusko Jaurlaritzaren Gazte literatura sortzeko Bekak eskuratu ditu. Lehenengo bekaren emaitza da Ezer ez da dirudiena ipuin bilduma (Elkar).
Kazetaritza eta dibulgazio alorrean herriko Urepel aldizkaria sortu eta gidatu zuen. Zenbait arte katalogo eta liburutako testuak idatzi eta itzuli ditu. Mikel Lertxundi eskultorearekin elkarlanean bi saiakera-liburu idatzi eta argitaratu ditu: Lertxundi euskaradun arte unibertsala (1988) (Argitalpen onenaren Euskadi saria 1989an) etaLertxundi, espazioa, lurra, denbora (2019). 
Testu liburugintzan kolaboratu izan du Giltza eta Ibaizabal argitaletxeekin. Gaur egun literaturako edizio lanetan kolaboratzen du Ibaizabalekin.

Bere topaketetan

Ikasleek egindako galderak oinarri hartuta irakurketaren, idazketaren eta liburuen inguruan solastea atsegin du. Irudiekin lagunduta egiten ditu topaketak. 

Gomendatutako irakurgaiak:

Izaroren izarra

Izaroren izarra

Maribel Aiertza

Aitziber Alonso

Adina: 6-7

Armiarmak parapentean

Armiarmak parapentean

Maribel Aiertza

Jokin Mitxelena

Adina: 8-9

Mara eta izar-saltzailea

Mara eta izar-saltzailea

Maribel Aiertza

Ainara Azpiazu "Azpi"

Adina: 8-9

Munstro bat edukiontzian

Munstro bat edukiontzian

Maribel Aiertza

Mikel Santos "Belatz"

Adina: 8-9

Asteburua landetxean

Asteburua landetxean

Maribel Aiertza

Alai Zubimendi

Adina: 10-11

Jauregiko sekretua

Jauregiko sekretua

Maribel Aiertza

Aitziber Alonso

Adina: 10-11

Txirolo

Txirolo

Maribel Aiertza

Manu Ortega

Adina: 10-11

Ezer ez da dirudiena

Ezer ez da dirudiena

Maribel Aiertza

Adina: 14-15

Tigreak hondartzan

Tigreak hondartzan

Maribel Aiertza

Adina: 14-15