Nola azaldu zure semari amona gure artean ez dagoela? Hil egin dela? Betirako utzi gaituela? Pello Añorgak , Patxi Izagirre psikologoaren “Zaintxo” pertsonaian oinarritu da ipuin hau idazterakoan. Baina, nor da Zaintxo? Eskua bihotz ondoan jarri eta orduan sumatzen dugu bakoitzak faltan ditugun persona guztien Zaintxoak hor daudela, bihotzeko taupada bakoitzean, norberaren sakon-sakonean. Paulok ulertu egin du eta etxeko Argi txakurrari, Gorri arraintxoari, Txipi txikia kanarioari, Haritzari … etxeko bazter guztietako bizidunei, amonaren Zaintxo non dagoen azaldu die; irribarre, besarkada eta laztan guztietan Zaintxo gurekin dagoelako “txip-txip” kantari.
- Idazlea: Pello Añorga
- Irudigilea: Jokin Mitxelena
- Generoa: Narratiba
- Gaia: Heriotza
- Adina: 8-9
- Argitaletxea: EREIN
- Edizio urtea: 2009
- Hizkuntza: Euskera


